HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

MIKEL LEGARDA

Mikel Legarda 1956 urtean jaio zen Bilbon, Indautxun; eta, bertan koskortu eta gizondu zen, baina Gasteizen daramatza 30 urtetik gora. Etxean dago, Araba bere lekua da, baina “Indautxukoa” da oraindik; “gauzak,diren moduan”, esan du. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Profil teknikoa du eta ibilbide luze eta zabala egin du euskal administrazioaren baitan. Legarda jurista ezaguna da. Ondo ezagutzen dutenek esan dute “buruz dakizki Gernikako Estatutuaren, Konstituzioaren eta autogobernuarekin eta garapen autonomikoarekin zerikusia duten agiri guztien komak ere”.

GEHIAGO IRAKURRI

Mikel Legarda 1956 urtean jaio zen Bilbon, Indautxun; eta, bertan koskortu eta gizondu zen, baina Gasteizen daramatza 30 urtetik gora. Etxean dago, Araba bere lekua da, baina “Indautxukoa” da oraindik; “gauzak,diren moduan”, esan du. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Profil teknikoa du eta ibilbide luze eta zabala egin du euskal administrazioaren baitan. Legarda jurista ezaguna da. Ondo ezagutzen dutenek esan dute “buruz dakizki Gernikako Estatutuaren, Konstituzioaren eta autogobernuarekin eta garapen autonomikoarekin zerikusia duten agiri guztien komak ere”.

Indautxuko Jesuitetan ikasi zuen eta gero Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Handik hasi zuen bere ibilbide profesionala, beti Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoei lotua, hango letratua izan baita 1983 urtetik aurrera. Urte hartako maiatzean hasi zen lanean data oso ondo gogoratzen du “Athletic-a Ligako txapeldun egin ondoren izan zen” esan du bere futbolzaletasuna agerian utzirik.

Dena dela, lan hori hainbat izendapen kargurekin uztartu izan du urteotan. Hauen artean, Segurtasun sailburuorde izan zen Ibarretxe lehendakariarekin, eta kargu hartan 10 urte eman zituen. Gainera, Legardak, Konstituzio Gaietarako aholkularia izan da, Transferentzien zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Autonomiko eta Erregimen Juridikoko zuzendaria. Gaur egun Lakuan segitzen du eta Eusko Jaurlaritzan legebiltzar gaietarako aholkularia da, Kongresuko diputatu ohi Josu Erkorekaren Sailean, Justizia eta Administrazio Publikoan,hain zuzen.
Legarda 1997 urtean egin zen EAJ-PNVren alderdikide Abendaño-Gasteizko uri erakundean. 2011 urtean Aberri Batzarreko kide izan zen.

Zerbitzu berezietan egin zuen lanetik bereziki gogoratzen du 2008 eta 2012 bitartean egindakoa, Rodriguez Zapatero Espainiar Gobernuko Presidentearen bigarren legegintzaldian. “Madrilgo legebiltzar taldeari esker, eta Zapateroren gobernuaren ahultasunaren ondorioz, Euskadira oso eskuduntza garrantzitsuak ekartzea lortu genuen. Ikuspuntu teknikotik ere, lana oso gogorra izan zen, baina erabat asebetetzeko modukoa ere bai” esan du. Dena dela, autopisten eskuduntza lortu ez izana geratu zaio “oso aurreratuta zegoen, ia itxita, baina bertan behera geratu zen 2011ko azaroan hauteskundeak aurreratu zirelako” deitoratu du.

Mikel oso pertsona langile eta txukuna da lanean eta burua lege testuetatik eta halakoetatik ateratzen duenean musika entzutea gustatzen zaio. “Denetatik entzuten dut eta gauza berriak ezagutzea gustatzen zait” aitortu du. Irakurtzea ere du gustuko eta, batez ere, ibiltzen irtetea. “Menditik irtetea, hondartzatik edo basotik; azken finean, naturaren hurbiltasuna sentitzea” esan du. Paseatzen ez dagoenean marrazketa erakusketaren bat ikustea gustatzen zaio, beste zaletasunetako bat delako. Bidaiak ahaztu barik. “Oso gustuko dut bidaiatzea, errepidea, leku berriak eta beti ezberdinak ezagutzea” esan du. Kirolekin ere disfrutatzen dut, futbolarekin bereziki.

Oraingo honetan Arabako zerrendaburua izango da abenduaren 20ko hauteskundeetan. Beste aldera itzuliko da, berriz ere esparru publikora, Segurtasun sailburuorde izan zenetik. “ Ez ditut argazkiak eta fokuak gustuko, baina horietara ere ohitzea dago”.

  • Pelikula: Iran Taxi
  • Liburu bat: Bakardade erraldoia, Frédérick Pajak-ena
  • Telebistako serie bat: Etxe Zuriaren mendebaldeko hegala
  • Kirolari bat: George Best, Ipar Irlandako selekzioko hegalekoa
  • Artista bat: Mark Rothko / Oteiza
  • Idazle bat: Jorge Luis Borges
  • Aktore/aktoresa: Ingalaterrako antzerki eskolako edozein
  • Pertsonaia historiko bat: Euskal Herria
  • Erreferente politikoa: Winston Churchill, Bigarren Mundu Gerran
  • Gurari bat: Dena ondo joatea, partikularrean eta oro har
  • Telefonoko aplikazioa: Telefonoa osorik, bere aplikazio guztiekin
  • Atsotitza: Non gogoa han zangoa
  • Eman dizuten aholkurik onena: Beno, ez da horrenbesterako

Bideoak...