HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

JON KARLA MENOIO

Jon Karla Menoyo “goitik beherako” laudioarra da. Laudion jaio zen (1967ko maiatza) eta bertan hazi eta familia egin zuen. Bi legealditan izan da bere herriko alkate (2003tik 2011ra bitartean). “Ez dago nor bere herriaren alkate izatea baino gauza hoberik; eta ez da esaldi hutsala”. Zerbitzu publikoaren defendatzaile sutsua da, herrikideen ongizatearen alde egiteko modurik onena delakoan. “Udal bizitzan parte hartzea da denok gure bizitzan noiz edo noiz egin beharko genukeen zerbait” gaineratu du. Bere hitzetan “eskolarik onena da” eta “herritargoaren eta zure herriaren beharrei begira egotera derrigortzen zaitu”. Gainera, “nori gustatuko ez litzaioke bere herria hobetzeko gai izatea” galdetu du.

GEHIAGO IRAKURRI

Lehen eskola urteak bere herriko Ikastolan eman zituen eta gero Urduñara joan zen Murialdo ikastetxean ikasteko eta han egin zituen batxilergo urteak eta UBI. Urduñatik Deustuko Unibertsitatera igaro zen eta bertan egin zuen Zuzenbidea, udal administrazioan emaniko urteak amaitutakoan, jarduera esparru horretara itzuli delarik.

Nolabaiteko malenkoniaz gogoratzen ditu ume denborak, koadrilarekin San Martin udal futbol zelaian gurasoen etxe aurrean baloiarekin jolasten orduak eta orduak eman zituenekoak. Hura izan zen bere jolastokia. Menoyo familia Aialakoa da: “Etxean betidanik ezan zaigu gure eskualdea oso berezia dela bi ikuspuntutik, lege esparruan (gure forua sendotasunez defendatu dugulako) eta kultur arloan (Aiala eskualdeko jaietan eta eginkizunetan etengabe parte hartuz)”. Etxean ikasitakoak bere ondorioak izan ditu eta Jon Karla “Euskadiko bailararik ederrenaren bultzatzaile “ egin da “eta hori ez dut nik bakarrik esaten” esan du harro.

Jon Karla aita da eta 10 urteko semea da bere pasiorik handiena. Bere eta belaunaldi berrien etorkizunaz kezkatuta agertu da “Gure gizartea arinegi doa, gazte eta ez hain gazteen arteko arrakala gero eta handiagoa da” batzuen eta besteen jarrerak hurbiltzeko beharra azpimarratu du “denon onerako; gizarte hobea izango ginateke bakoitzaren beharrak ulertzen eta geureganatzen jakingo bagenu”. Ildo berean, talde kontzeptua galdu izana deitoratu du, azken aldian indibidualtasuna nagusitu delarik.

Lagunek diote “hausnarketa koherentea” egiten duenetakoa dela. Eta, gazteekin eta korronte berriekin “irizpideak” hurbiltzeko duen koherentzia horrekin bat eginik, Jon Karla konbentzituta dago teknologia berriak “egokitzeko modu eta baliabide onak” izan daitezkeela; “horretan ari gara” aitortu du.

  • Pelikula: Billy Elliot
  • Liburu bat: Angelaren errautsak, Frank McCourt-ena
  • Kirolari bat: Marino Lejarreta
  • Artista bat: Ez naiz mitomanoa
  • Idazle bat: Juan Luis Arsuaga
  • Aktore/aktoresa: Ez naiz mitomanoa
  • Pertsonaia historiko bat: Ez naiz mitomanoa
  • Erreferente politikoa: Juan Jose Ibarretxe
  • Gurari bat: Munduko gosearekin akabatzea
  • Atsotitza: Lagunak dira norberak aukeratzen duen familia
  • Eman dizuten aholkurik onena: Esango duzun hori birritan pentsa ezazu

Bideoak...