HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Senatura eramango ditugu gure herriaren aldarriak

VICTORIANO GALLASTEGI

Bitoriano Gallastegi esperientzia eta eskarmentua gorpuzten ditu. Hamasei urte eman zituen Bergarako alkatetzan, eta administrazioaren funtzionamendua ezagutzeko ez ezik, ingurukoekin lan egiteko modurik onena ezagutzeko ere balio izan dio. Izaera irekia du, betidanik jakin izan du lantalderik egokienak aukeratzen, kudeaketan emaitza onak jasotzeko.

Bere inguruan bizi zen egoera korapilotsuak eraman zuen 1983an politikagintzan hastera, eta orduan Bergarako alkateorde egin zen. Bergaran bertan jaio zen, 1940ko azaroaren 2an. Alkateorde izan eta hiru urte geroago egin zen EAJ-PNVren alderdikide. 1991 urtean, oposizioan lau urte eman ondoren, Bergarako Udaleko Aginte makila eskuratu zuen eta lau legealditan izan zen alkate. Urte gogorrak izan ziren, ezker abertzalearen aldetik ETAren jarduera bortitzaren garai gogor hartan egiten zuen presiopean; baina, aldi berean, onak izan ziren jeltzaleen jarrera eta kudeaketarako gaitasuna erakutsi ahal izan zuelako eta bere herrian hainbat egitasmo garatu ahal izan zituelako industria sektorean, besteak beste Unión Cerrajera enpresaren alde. Enpresa horretan hasi zen lanean 14 urte zituela eta hantxe burutu zituen Merkataritzako Peritu ikasketak.

GEHIAGO IRAKURRI

Bere egiten dituen kausekin konprometitua delako, lanpostua utzi eta buru belarri sartu zen Bergarako alkatetzan. Ezker Abertzalearen presio gogorrari egin zion aurre garai hartan. “Honetan sartuta zaudenean, bertan geratzen zara ala utzi egiten duzu. Ehuneko ehunean egon behar da egiten den guztiarekin” esan du. Gauza bera egin nahi du Senatuan, Euskadiri dagozkion gai guztiak “jo eta ke” defendatu nahi dituelako “Dagozkigun eskuduntzak aldarrikatu behar ditugu: gizarte segurantza, ikerketak, azpiegiturak... Espainiar Gobernutik ez digute ezer emango”. Alkate gisa daukan esperientziarekin argi ikusten du herritarrei dagozkien gai zehatzak defendatu beharra dagoela, komunikabideetan eztabaidatzeko besterik balio ez duten politika handietatik harago.

Lagunak,eta batez ere familia, dira Bitorianoren bizitzako “gauzarik inportanteenak”. Blanca emaztearen heriotzaren ondoren, Sonia, Igor eta Maite seme-alabak izan dira lagunik onenak, eta haien ondoren etorri dira hiru ilobak, txikiena urte bete eskasarekin. Ez da teknologia berrien zale handia, nahiago ditu harreman pertsonalak eta aire librean kirola praktikatzea. Bergara, Azkoyen, Arrasate edo Mirandes taldeetan eman zituen futbol urteak apur bat urrun geratu zaizkion arren, oso gogoko du paseatzen irtetea eta mendiko ibilaldiren bat egitea.

Aitak gezurrik ez esateko eman zion gomendioa betetzen du eta inoiz ere ez du gezurrik esaten eta, horregatik,harro esan du Ahletic taldeko zalea dela: “Lagunek esaten zidaten hori ezin zitekeela ni neu Bergarako alkate izanik, baina hala da” esan du. Era berean aitortu du bere “kontraesanak” ere badituela “inor ez da perfektua” eta pertsona irekia izateaz harro dago.

  • Pelikula: Hirugarren gizona
  • Liburu bat: Historiarekin erlazionatutako edozein
  • Telebistako serie bat: Teleberriak eta erreportajeak baino ez ditut ikusten
  • Kirolari bat: Gainza, Panizo, Di Stefano…
  • Artista bat: Goya
  • Idazle bat: Gabriel García Márquez
  • Aktore/aktoresa: Frank Sinatra, Elizabeth Taylor… Hollywood klasikokoak
  • Pertsonaia historiko bat: AEBko presidente handiak
  • Erreferente politikoa: Xabier Arzalluz
  • Gurari bat: Betiko bakea eta abertzaleen arteko bizikidetza
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp
  • Atsotitza: Nolako laguna halako jarduna
  • Eman dizuten aholkurik onena: Gezurrik ez esan

Bideoak...