Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Pedro Azpiazu da Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeko ekonomilaria. Baina, bere profil teknikoagatik ez ezik, bere Athletic taldearekiko sentitzen duen zaletasunagatik ere da ezaguna, eta jakan, etengabe, bihotzeko Athletic-en pina daramalako. “Telefonoan ez zait, lehen bezala, Athletik-en himnoa entzuten” esan du barreka.
Adeitsua eta bromazalea da Azpiazu. Deustun jaio zen 1957 urtean eta Batxilergoa Bilboko Eskolapioetan egin zuen. Geroago, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Herrialde eta Hiri Ekonomian espezialdu zen.
Pedro Azpiazu da Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeko ekonomilaria. Baina, bere profil teknikoagatik ez ezik, bere Athletic taldearekiko sentitzen duen zaletasunagatik ere da ezaguna, eta jakan, etengabe, bihotzeko Athletic-en pina daramalako. “Telefonoan ez zait, lehen bezala, Athletik-en himnoa entzuten” esan du barreka.
Adeitsua eta bromazalea da Azpiazu. Deustun jaio zen 1957 urtean eta Batxilergoa Bilboko Eskolapioetan egin zuen. Geroago, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Herrialde eta Hiri Ekonomian espezialdu zen.
Azpiazu 1981an Eusko Jaurlaritzako funtzionario egin zen eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Ekonomiko eta Koiuntura Zuzendaritzan hasi zen lanean. Ordutik Aurrera eta 1995 urtera arte, sail horretan hainbat kargu izan zituen Ekonomia eta Planifikazio zuzendari egin zen arte. Garai berean, sailburu biren eta orduko lehendakariorde Juan José Ibarretxeren ekonomia aholkularia izan zen. Garai hartan bertan, Pedro Azpiazu EAJn alderdikidetu zen, 1995 urtean. Eusko Jaurlaritzan eman zuen azken aldian, Ogasun Sailean lan egin zuen. Programazio zuzendaria izan zen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Aurrekontu saileko Zuzendari Nagusi egin zuten arte.
Kongresuko diputatu gisa eman dituen legealdietan bozeramailea izan da Ekonomia, Ogasun eta Administrazio Publikoetako arloetan, Industria, Turismo eta Merkataritza eta I+G+B esparruko batzordean.Finantza, zerga eta aurrekontu politikan aditua da, eta bereziki gogoratzen ditu Rodríguez Zapateroren gobernu sozialistekin aurrekontuen inguruan egin ziren negoziaketak “onak izan ziren Euskadirentzat” Azken legealdi honetan, gainera, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondokoa izan da.
Oso txukuna eta metodikoa da lanean, Kongresuko lankideek esaten dute taldeko gizon alaia dela “umore ona darama joaten den leku guztietara” esan dute berataz. Horren erakusle da 2014 urtean Parlamentuko kazetariek eman zioten saria prentsarekin daukan harreman onagatik.
Pedrok hainbat artikulu argitaratu ditu,beti euskal finantza,ekonomia edo industriari buruz. Irakurtzea gustatzen zaio lanean ez dagoenean, eta gogokoen duena da Bilbotik paseatzen irtetea eta lagunekin edo emaztearekin eta elkarrizketa guztietan gogora ekartzen duen Jon Ander semearekin bazkaltzera irtetea.
Azpiazuk oso gustuko du bidaiatzea eta bere burua “zorioneko” jotzen du mundu erdia bisitatzeko aukera izan duelako, familiarekin oporretan edo OSCEren ordezkariekin ( Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko kidea da). OSCE talde honekin begirale gisa izan da Azerbaijan, Georgia, Armenia eta Ukrainian. Hain zuzen ere, gogorapen bereziak ditu 2014 urtean Ukrainiara egin zuen bidaiaz: “Krisi latz baten erdian, Errusia eta Ukrainiaren arteko tentsio handiekin, 2014ko hauteskunde orokorretarako begirale gisa joan nintzen. Oso bidai interesgarria izan zen” gogoratu du.
Baina Athletic futbol taldea da Pedrori gehien gustatzen zaiona, duela 20 urte egin zen bazkide. Azpiazu forofoa da “Hori Kongresuko atezainek ere badakite” esan dute bere ingurukoek. San Mamesera Athletic ikustera joateaz gain “hori sakratua da”, egin gabe uzten duen zeozer da noizbehinka asteburua betiko lagunekin pasatzea. “Aspalditik egiten dugun gauza da eta eginahalak egiten ditugu hori ez galtzeko”.
Bizkaia
2016/06/23
Bizkaia
2016/06/22