Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Laura Pérez Borinagak hitzez hitz betetzen du honako goiburu hau: “izan zaitez zu zeu, daukazun onarekin eta txarrarekin, baina zurea, faltsukeriarik gabe”. Ekainean Bastida bere herriko alkate egin zutenetik, bere helbururik handiena da herrikideei ahal duen ongizate mailarik gorenena ematea eta arabar Errioxako udalerri horren garapen ekonomikoaren alde egitea, bereziki bere bi esparru nagusietan, ardogintza eta turismoa. Gauza guztien gainetik, herriko kaleetatik dabilen alkate andrea da.
Bere erreferentzia eta bizitza osoa Bastida herrian kokatzen du, han hazi da “jaunartzea egin, ibiltzen ikasi edo patinetan” gogoratzen du. “Ume denborako gogorapenak Bastidan ditut, aitite eta amamaren etxean, herriko kaleetako jokoetan, uda arratsaldeetan hilobietaraino txirringaz joaten... Gaztaroko bizipenak Bastidan ditut, Lagun artean “atzamarrez” egiten genituen ihesaldiak, Makaldian edo tenis zelaiko etxolan eman genituen arratsaldeak… Orain ere, senarrarekin eta seme-alabekin bizi izandako unerik gozoenak Bastidan izan dira. Onena da, sentimendu hori guztia, aitite-amamarengandik eta gurasoengandik jaso dudan hori, orain semeari eta alabari transmititzea lortu dudala” esan du Laurak. Bera Gasteiz-Vitorian jaio zen 1971eko ekainaren 18an.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Lan Harreman Masterduna da. Praktika juridiko ikastaroak Arabako Abokatuen Elkargoko Práxedes Ochoa eskolan egin zituen eta promozioko ikaslerik onenari ematen zaion saria jaso zuen. Urte batzuk geroago lanbideak eskola horretara eraman zuen eta hango zuzendari bihurtu zen.
1996 urtetik abokatua izan da Arabar hiriburuko bulego profesionaletan. 2001 urtetik 2015eko apirilera arte Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kide izan zen eta funtzio ezberdinak bete zituen. 2010 urtera arte diruzaina izan zen eta, data horretatik aurrera, idazkari lanak egin zituen. Hamahiru urtetan izan da Abokatuen Euskal Kontseiluko kide, herrialdeko batzarkide gisa.
Laurak bere herria, arlo juridikoa eta bere familia maite ditu. Etengabe hobetu beharra dagoela sinesten du. “Kirolari paraolinpikoek kirol praktikan jartzen duten ekimenak eta ahaleginak hunkitzen nau. Heroiak dira niretzat; hortik zeozer jaso nahiko nuke nik ere “esan du. Eta zeozer iraingarri jotzen badu hori da emakumeen eskubideak urratzen direla ikustea”. Zentzu berean goraipatu du mundu zabalean emakumeen askatasunak, berdintasuna eta eskubideak defendatzen dituztenen lana, dela kargu politikoen bidez,dela elkarte baten bidez dela bakoitza bere kabuz”.
Araba
2016/06/23