HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Senatura eramango ditugu gure herriaren aldarriak

JUAN CARLOS MEDINA

Juan Carlos Medinaz esango dute “pertsona hurbila” dela, “irekia, elkarrizketarako beti prest”. Añanako alkatea da gaur egun, gatzaga ezagunengatik ospetsua den herrikoa, eta orain, bigarrena ere bada Araban EAJ-PNVk Senaturako aurkeztuko duen hautagaitzan. Medinak “Euskadiren interesak” defendatu nahi ditu Madrilen.

Nekazaritza Ingeniari Tekniko hau 1968an jaio zen Gasteiz-Vitorian, baina Añanan bizi izan da gurasoekin txiki txikitatik. Lehen ikasketak arabar hiriburuan egin zituen eta gero Zaragozara joan zen eta bertan amaitu zituen unibertsitateko ikasketak. “Añanaz aparte, nire bigarren etxea Doña Godina herrian dago; unibertsitate garaiko egoitza bertan zegoen”. Urte haietatik Medinak oso gogorapen onak ditu eta adiskide handiak ditu oraindik “Euskaldunak eta Aragoiko gazteak elkartu ginen, oso harreman onak egin genituen”.

GEHIAGO IRAKURRI

Juan Carlosek azaldu du lan munduan sartu zenean hiru urtetan basoko jagole izan zela: “Urte gogorrak izan ziren, Araba osoko mendietatik genbiltzalako, udan zein neguan. Baina, oso onak izan ziren bertan gizondu nintzelako”. 2000 urtean Añanako Gatzagan hasi zen lanean. Oraindik ere bertan segitzen du eta “berezitasunik handiena da argindarraren bidez ur gazia gatz bihurtzen dugula” azaldu du; “gatz horren inguruan lanpostu asko eta asko dira Añana osoan”. Halaber, abeltzaintza ustiategia ere badu beste bazkide batekin.

Medina ez da labur geratzen bere herriaren, edo, hobeto esanda, hiribilduaren ezaugarriak azaltzen hasten denean. Alkateak esan duenez “Añana da Euskadin Forua izan zuen lehen hiribildua. Arabako herririk txikiena ere bagara, biztanleriari dagokionez”. Baina, hori txarrerako baino “onera hartzen dugu, herriaren handitasunetako bat da. Unesco erakundearen aitortza lortzeko ahaleginarekin segitzen dugu eta, horrela, Gizateriaren Ondare izan gaitezela. Añanako gatzaga munduko mapan kokatu nahi dugu”.

EAJ-PNVrekiko harremana duela 20 hasi zen. “Adolfo Pinedok ireki zidan bidea, Alderdiari lotuta egon da beti eta, bereziki Añanako erakundeari. Pinedok nigan ikusi zuen Alderdia belaunaldi berrietara zabaltzeko aukera. Medina Aberri Batzarreko kide izan da, Araba Buru Batzarrerako hautagai, Uri Buru Batzarraren lehendakari eta, oraingo legealdia bukatutakoan “12 urte beteko ditut alkatetzan, aurreko 8etan zinegotzi izan ondoren”.

Medina kirolzale handia da. “Baina, ehiza da nire pasioetako bat. Beste zaletasun bat ere badut, motorrean ibiltzea. 500 eta 700 kilometroko errutak egin ditut Galizan, Extremaduran, Pirinioetan... Ikaragarriak dira horrela bidaiatzean aurkitzen dituzun paisaiak”. Eta, motorretik txokora “Añanako txokoko bazkidea naiz. Labako lanak ondo egiten ditut eta, lagunek esaten dutenez, sukaldean gozatu egiten dut eta ‘amamaren sukaldaritza’ egiten diet”. Futbolean Alaves futbol taldekoa da eta saskibaloiari dagokionez Baskoniakoa.

Senaturako jauziari dagokionez esan duenez “maila pertsonalean hitz larriekin idazten den politika horretatik ikasi nahi dut eta Añana herriarentzat ongizate eta bizitza kalitate hobea kudeatu”. Politikaren munduarekin zerikusia duen guztia ikasteko gogotsu dago “baina, inola ere ahaztu barik abertzaleok euskal abertzaletasuna indartzea bilatzen dugula, Euskadiri XXI mendeko garapena bermatzeko”.

  • Pelikula: Otsoekin dantzan
  • Liburu bat: Lurraren zutabeak, Ken Follet-ena
  • Telebistako serie bat: Ez dut telebista ikusten
  • Kirolari bat: Luis Miguel Arconada
  • Artista bat: Evaristo
  • Idazle bat: Toti Martínez de Lecea
  • Aktore/aktoresa: Robert de Niro / Julia Roberts
  • Pertsonaia historiko bat: Félix Rodríguez de la Fuente
  • Erreferente politikoa: Juan José Ibarretxe
  • Gurari bat: Onena nahi dut nire senide eta lagunentzat
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp-a, zoritxarrez
  • Atsotitza: Ez ezazu besteentzat nahi, zuretzat nahi ez duzuna
  • Eman dizuten aholkurik onena: Bizi ezazu une bakoitza

Bideoak...