HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

JOSEBA ESCRIBANO

Joseba Escribanori gustatzen zaio oraingo egoitza eta orain arte ia bizitza osoan izan duena: Gamiz-Fika eta Galdakao. Escribano 1965ko urtarrilean jaio zen Galdakaon eta orain Gamiz-Fikan bizi da, emaztearen baserrian; baina astero ‘mozoloren’ herrira joaten dira biak senideak eta lagunak bisitatzera. “Galdakao da nire herria eta beti izango da, baina esan behar dut Gamiz Fika toki paregabea dela bizitzeko, inguru ikusgarria du”.

Derion ikasi zuen eta hantxe egin zuen topo Iñigo Urkullu gaurko lehendakariarekin (ikasle eta irakasle izan zen) eta Josune Ariztondorekin (“kimika irakasle izan nuen”). “Oso gogorapen onak ditut garai haietatik” esan du. Deriotik Villavara joan zen Nekazal Ingeniaritza Teknikoa ikastera “nire gaurko lanbidea”.

GEHIAGO IRAKURRI

Joseba 1988an egin zen EAJ-PNVren alderdikide. “Galdakaon alderdikidetu nintzen, betidanik egon nahiz proiektu jeltzaletik hurbil dauden pertsonekin harremanetan. Ez nuen zalantzarik izan; EAJ-PNVrena zen eta da nire proiektu politikoa” esan du. Ordutik aurrera, Josebak hainbat kargu izan ditu erakunde ezberdinetan. Zinegotzia izan da, alkateorde eta Galdakaoko Alkate; Udalekiko Harremanetarako zuzendaria, Sustapen Turistiko zuzendaria eta Hirigintza eta Udalekiko Harremanetarako Zuzendaria Bizkaiko Foru Aldundian. Baina, “zalantzarik gabe, nire lorpenik handiena izan da Galdakaoko alkatea izatea (2003-2011). Urte gogorrak izan ziren baina esker onekoak ere bai. Udal talde bikaina genuen eta, hori ere esan beharra dago, nahiko jarrera ona zuen oposizioa. Egitasmo asko atera genituen Galdakaoko herritarren ongizatea eta bizitza kalitatea hobetu zutenak”.

Joseba Escribanok esan digu ezin dela “ezer egin gabe egon”. “Aspertzen banaz, txarra; izaera ere aldatzen zait. Horregatik, beti dut zeregina, beti dut erronkaren bat”. Pilotazalea da “palan batez ere; baina esku pilotan ere aritu izan naiz. Adinarekin birziklatu egin naiz eta padelean egiten dut”. Escribanok eskia ere praktikatzen dut eta noizean behin urpekaritza. “ Izugarria da ur azpian 30 metrotara egotea. Ikaragarrizko bakea sentitzen da”. Mendizalea da eta Athletic taldearen jarraitzailea “ez naiz San Mamesera joaten asko sufritzen dudalako”. Escribano “ardoaren eta txakolinaren kulturaren zalea ere bada”. Emaztearekin partekatzen du zaletasun hori “usaimen ona dauka ardo bakoitzaren izaera berezia nabaritzeko” aitortu du.

Josebak alaba bi ditu, Leticiak 22 urte ditu eta Ane 2 urteko neskatoa da. “Anetxu gure harri bitxia da, poztasun ikaragarria ekarri digu familiako denoi eta niri gaztetzeko arrazoia eman dit. Leticia ere neure bihotzekoa da; une honetan Zuzenbidea ikasten ari da Deustuko unibertsitatean baina beka bat eman diote eta Mexiko DF-n ari da orain. Abentura ikaragarria berarentzat”.

Escribanok argi eta garbi dauka “politikaria baino, kudeatzaile” izan den arren, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan Diputatuen Kongresura iritsiko balitz, berak ez lukeela arazorik izango “lehen sektorearekin zerikusia duten gaiak eta Administrazio publikoarekin edo Udal Administrazio esparruarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko; hori bai, beti Euskadiren interesen alde egiteko”.

  • Pelikula: Blade Runner
  • Liburu bat: Agurea eta itsasoa, Ernest Hemingway-ena
  • Telebistako serie bat: Mentalista
  • Kirolari bat: Nadia Comaneci eta Roger Federer,ex aequo
  • Artista bat: AC/DC
  • Idazle bat: John Grishman
  • Aktore/aktoresa: Rusell Crowe
  • Pertsonaia historiko bat: Francisco Aita Santua
  • Erreferente politikoa: Juan Mari Aburto
  • Gurari bat: Zoriontsua izatea, beti
  • Telefonoko aplikazioa: Wikiloc
  • Atsotitza: Amodioa itsua da,baina ezkontzak ikusmen ona ematen dizu
  • Eman dizuten aholkurik onena: Umea izatea arbola landatzea eta liburua idaztea erraza da... zailena da umea haztea, arbola ureztatzea eta baten batek zure liburua irakurtzea

Bideoak...