HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

JAVIER ALDAMIZ-ETXEBARRIA

Javier Aldamiz-etxebarria Bilbon jaio zen 1974an, baina Sukarrieta herria darama bihotzean. Besoetako umea zelarik Urdaibaira eraman zuten udan, eta orain dela hamar urte bertan egin zuen bizitokia. “Goizean jaikitzea eta itsasoa entzutea da egon daitekeen botikarik onena”. Sukarrietan sortu eta hazi da bere familia; bi alaba ditu, “txikienak bi hilabete eskas ditu” eta nagusia “nire bihotzeko kutuna” da.

Aldamiz-etxebarriak Bilboko Jesuitetan ikasi zuen eta Zuzenbide Ekonomikoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Doktoretza ere nahiko aurreratuta izan zuen baina “famili kontuak direla eta lan munduan murgilduta, ez nuen amaitu; ezinezko egin zitzaidan dena bateratzea” gogoratu du. Abokatua da lanbidez eta bokazioz. 2000 urtean hasi zen lanean enpresa bateko aholkulari juridiko gisa, baina 2004 urtean “nire bulegoa ireki nuen nebarekin eta fakultateko ikaskide batekin”. 2007 urtean enpresa utzi eta bere bulegoko arduretan sartu zen buru belarri. Ezagutzen dutenek esaten dute gizon langilea eta arduratsua dela. Horren erakusle argia da bulegoko lana Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko irakasle lanarekin uztartzen duela eta, duela bi urtetik hona, Zuzenbide Administratibo eskolak ematen ditu Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen unibertsitate masterrean.

GEHIAGO IRAKURRI

Zalantzarik gabe, zuzenbidea da bere pasioetako bat, baina ez da bakarra. Horri lotuta daude Athletic taldea (“bazkidea emaztea da,baina nik aprobetxatu egiten dut”), historia (“nire pasio handienetakoa; 20 urtetan aldizkari espezializatua jaso dut eta, horrez gain, liburu asko irakurtzen ditut”) eta itsasoa (“laketontzien eta portuen munduan sartuta nago... Cauerpe, Euskadiko Laketontzien Erabiltzaileen Elkarteen Koordinadorako idazkaria naiz, eta urte askotan Sukarrietako elkarteko zuzendaritzako kide izan nintzen”).

Javier Aldamiz-etxebarriak azpimarratu du politika denok hartzen gaituela. Hala bizi izan du etxean, politika oso sakon bizi izan delako “gure bazkalosteetako errealitatea izan da”. Bere hitzetan “hurbiltasun eta mitin urteak” bizi izan ditu. 2005 urtean EAJ-PNVren alderdikide egin zen eta hainbat barne karguren ardura izan du. 2007-2012 urte bitartean Sukarrietako Uri Buru Batzarraren lehendakari izan zen eta 2012 urtetik hona da Herrialde Epaimahaiaren presidentea. Oraingo honetan Javier Aldamiz-etxebarria Madrilgo Diputatuen Kongresurako Bizkaiko laugarren hautagaia izango da.

Eta, abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretan aukeratua bada, berak oso argi dauka “legeen kalitatea nahiko txarra da. Legeak presaka eta korrika ateratzen dira eta horrek ondo funtzionatzen zuten gauzetan zuzenketak egitera derrigortzen du”, kritikatu du. Zentzu berean azaldu duenez “denak kolpe batez aldatzen dira, presaka ari dira legealdia amaitzeko eta ez dute pentsatzen erabaki horiek hiritarrengan zer nolako eragina izango duten”. “Legeek izaera orokorra izan behar dute, ezin dira partikularrak izan eta errealitateen aurrean ezin da ezikusiarena egin. Nire ikuspuntua da ez dela ondo pentsatzen legeak aldatzeko urratsak ematen direnean” ezarri du.

  • Pelikula: Apocalypse Now
  • Liburu bat: Bakea gudan, Miguel Unamuno-rena
  • Telebistako serie bat: Ez dut serierik jarraitzen
  • Kirolari bat: Aritz Aduriz
  • Artista bat: Bruce Springsteen
  • Idazle bat: Miguel Unamuno
  • Aktore/aktoresa: Clint Eastwood
  • Pertsonaia historiko bat: Konbentzituta nago Francisco Aita Santua izango dela
  • Erreferente politikoa: Juan José Ibarretxe
  • Gurari bat: Denontzako bakea eta ongizatea
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp
  • Atsotitza: Usoa usoarekin,belea belearekin
  • Eman dizuten aholkurik onena: Egin ezazu dakizun ondoen eta lasai lo egingo duzu

Bideoak...