HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

GARBIÑE MENDIZABAL

Zaldibian jaioa. 54 urte

Garbiñe Mendizabal (Zaldibia, 1961) EAJ-PNVko legebiltzarkidea da. Franco Jeneralaren diktaduraren garaian jaio zen eta hiru anai-arrebetan nagusiena da. Espainiako mirari ekonomikoa deritzon horretan bizitzea egokitu zitzaion, tartean Europarako migrazioen fenomenoa. Ezin ahaztu Nacional-Catolicismo eskolan emandako urteak. “14 urte bete arte Zaldibiako Escuela Nacionalean ibili nintzen. Frankismoaren azken urteetako maisu-maistrak ziren”. Garai horretan hezkuntza beste erreminta bat zen ideologia doktrinamendurako. Emakumeen hezkuntza etxeko giro pribatuari eta familiari begira zegoen, ezkontza bidearen amaiera izanda.

Baina, Mendizabaltarrek euren etxea eskola bihurtu zuten. Hiru anai-arrebek gurasoengandik eta aitona-amonengandik jaso zuten hezkuntza desberdina, integrala eta askeagoa. Bada irudi bat Garbiñeren oroimenean. “Aitona sukaldean Radio Paris entzuten. Gaueko 11ak eta 12ak bitartean emititzen ziren kazeta frantziarren Espainiari buruzko albiste garrantzitsuenak”. Radio Paris izan zen frankismoaren kontrako gaztelaniazko irrati-kate garrantzitsuenetariko bat.

GEHIAGO IRAKURRI

Garbiñek Ordiziako Institutuan amaitu zituen ikasketak. Beste garai bat zen, Franco hil ondorengo Trantsizioa, alegia. “Niretzat, urte gazi-gozoak izan ziren; kaleetan manifestazioak, grebak eta protestaldiak ziren. Drogaren kontsumoa garatzen hasi zen eta HIESaren lehenengo kasuak eman ziren”. Garbiñe Euskal Filologian lizentziatu zen, Donostiako Deusto Unibertsitatean. Kontakizun oso onak gogoratzen ditu, batez ere, irakasleak eta ikaskideak ditu gomutan. “Luxuzko maisuak izan nituen. Patxi Altuna apaiza jesuita, Txillardegi edo Miren Azkarate, adibidez”. Unibertsitatean ikasten ari zela Estatuko Kolpea izan zen, 1981ean. “Egun horretan, otsailaren 23an, ez nintzen unibertsitatera joan. Irratiaren ondoan igaro nuen albisteak entzuten. Beldur handiko gaua izan zen”.

Mendizabalek gradu-ondokoa dauka hizkuntza plangintzan eta bere ibilbide profesionala euskararekin lotuta egon da. 2008tik Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearen kidea da. Gipuzkoako Aldundian, 1991-1995 urte bitartean, euskara normalizatzeko sailaren zuzendaritza gidatu zuen, eta Ordiziako Udalean euskara teknikaria da. Zaldibiako Udalean zinegotzia 1991-1995 eta 2011-2015 legealdietan eta, 2009an Legebiltzarrean sartu zen. Hau da bere bigarren legegintzaldia Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldean. “Politikan dihardu Juan Mendizabal Jauregi nire aitonari esker. Francoren tropak Zaldibiara heldu zirenean, nire aitona alkatea zen. Kartzelatu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten beste zaldibiarrekin batera. Hartan, alaba txikia hil zitzaion (Garbiñe) eta absolbitu egin zituzten. Hileta-elizkizunera joan ahal izan zuten denak”. Aitona Juan erreferente argia izan zen Garbiñeren bizitzan, eremu pertsonalean eta, batez ere, politikan. “Eredu bat izan zen niretzat. Abertzale arduratsua, abila eta langilea. Azken batean, Juan Mendizabalek eta berarekin batera garai hartako herritar guztiek egindako lana, sufritutakoa eta gozatutakoa alferrik ez galtzeko ari naiz lanean; haien guztien omenez eta oroimenez”.

  • Pelikula: La Famille Bélier
  • Liburu bat: Camilla Läckberg-en edozein
  • Telebistako serie bat: Ez dut telebista ikusten
  • Kirolari bat: Josune Bereziartua
  • Artista bat: Lazkao txiki
  • Idazle bat: Jane Austen
  • Aktore/aktoresa: Nagore Aranburu
  • Pertsonaia historiko bat: Jesu Kristo
  • Erreferente politikoa: Xabier Arzallus
  • Gurari bat: Askatasuna
  • Telefonoko aplikazioa: QR Droid
  • Atsotitza: Izena duena bada
  • Eman dizuten aholkurik onena: Ahal den ondoen ibili

Bideoak...