HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

ELIXABETE URIBARRI

Elixabete Uribarri 1965eko abuztuan jaio zen eta, ordutik aurrera, Plentzian bizi izan da beti. Bere herria maite du: “Plentziak tamaina ezin hobea dauka, ez da handia eta ez da txikia; elkar ezagutzen dugu eta bertokoak izateaz harro gaude”.

Emakume “irribarretsu eta alaia” da, lehen ikasketak Plentziako ikastolan egin zituen eta garai hartatik gordetzen du Ana Mari andereñoren oroitzapenak. “Ana Marik, amatxuk eta amuma Carmenek osatzen dute nigan abertzaletasuna piztu zuen hirukotea. Euskararen eta euskal kulturaren balioa irakatsi zidaten”. Geroago, Algortako Bihotz Sakratuan eta Leioako Askartza Claret-en ikasi zuen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. “Ordura arte guztiz berria zen aukera eta errealitate mundu oso bat” zabaldu zitzaion. Orain harro esan dezake hogei urte daramatzala abokatu gisa.

GEHIAGO IRAKURRI

EAJ-PNVrekiko harremana sehaskan zegoenetik hasi zuen. Amama Carmenek Guda zibilaz hitz egiten zion. Orduko garai haien gogortasuna azaldu zion; Euskadin sufritu ziren sufrimendu eta minak kontatu zizkion. Elixabete hunkitu egiten zen amamari entzuten zionean “amumak berak kontatzen zidan aitite, nik ezagutu ez nuena, Jose Antonio Agirreren segurtasun taldeko kidea zela” esaten du harro. Istorio horiek eragin handia egin diote. Urte batzuk beranduago Marisa amak alderdikidetzera animatu zuenean, Elixabetek ez zuen zalantzarik izan; laurogeigarren hamarkada izango zen. Ordutik aurrera hainbat barne kargutan izan da (Uri Buru Batzarraren idazkaria, Herrialde Batzarreko ahalduna, Plentziako alkatetzarako hautagaia...). Gaur egun kostako udalerri horretako zinegotzi eta bozeramaile jeltzale izateaz gain, Elixabete zortzigarrena da Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren zerrendan.

Elixabete ezkonduta dago eta hamar urteko semea dauka, Iñigo “Athletic-zale sutsua”. Aurreko bateak semeak berak aitortu zionez “Ama, Barça taldeko elastikoa gustatzen zaidan arren, ez dut sekula ere erosiko”. Iñigo Plentziako Futbol Taldeko atezaina da eta, hori da, beste arrazoi batzuekin batera, familia osoa herriko taldean bazkidetzeko arrazoia.

Uribarrik maite du abestea eta bere garaian Plentziako Abesbatzeko kide izan nahi izan zuen “ez dut harroputz izan nahi,baina nahiko ondo egiten dut. Saiatu egin nintzen baina ordutegiak ez ziren niretzat egokiak. Pendiente daukadan gauza da,baina daramagun bizimoduarekin erretiratzen naizenerako utzi beharko dut” esan du barreka. Hori bai, Elixabetek ez du uzten koadrilako nesken urteko hitzordua “ona, betikoa. Energia, indarra eta adorea ematen dit aurrera egiten segitzeko. Betiko lagunak dira sekula galdu nahiko ez nukeen altxorra”.

  • Pelikula: Arriskuz bizi izan ginen urtea
  • Liburu bat: Inferno, Dan Brown-ena
  • Telebistako serie bat: Goian eta behean
  • Kirolari bat: Aritz Aduriz
  • Artista bat: Miguel Ángel
  • Idazle bat: Charles Dickens
  • Aktore/aktoresa: Meryl Streep
  • Pertsonaia historiko bat: Sócrates
  • Erreferente politikoa: Jose Antonio Agirre
  • Gurari bat: Denontzako lana
  • Telefonoko aplikazioa: Maps.me
  • Atsotitza: Goiztiarrari Jaungoikoak laguntzen dio
  • Eman dizuten aholkurik onena: Oraina bizitzea

Bideoak...