HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

ANA HORMAETXE

Ana Hormaetxe harro sentitzen da Gernika-Lumo jaioterriaz, eta lotsarik gabe esaten du “inori kalte egin gabe, uste dut ezberdinak garela gure bizimoduetan, inguruko herrikoekin alderatuta. Bilbotik eta Urdaibaiko hondartzetatik hurbil bizi gara eta horrek bizitza kalitate handia ematen digu”. Lagunek diotenez, “Ana oso pertsona irekia da, beti laguntzeko prest. Ez zaio jendearekin hitz egitea kostatzen, kontrako ideiak izan arren”.

Hormaetxek Zuzenbide Juridikoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean,baina lehen urratsak hiribilduko Seber Altube ikastolan eman zituen “oraindik legalizatuta ez zegoenean; azterketak Gernika-Lumoko eskola publikoan egin behar genituen ikasturtea ateratzeko” kontatzen du. Ikastoletako denboretan ere “zoritxarrez” ikastolako gurasoen arteko eszisio bat eman zen eta ikastola karmelitek hartu zuten (gaur egun San Fidel Ikastola). “Urte hartan sartu ziren lehen mutilak ikastetxe hartan”. Hurrengo ikasketak Eubako pasionistetan egin zituen, oraingo Lauaxeta ikastolan.

GEHIAGO IRAKURRI

Unibertsitate denboratik datorkio azken hogei urteetako lanbidea. Hormaetxe Kortezubiko Udaleko idazkari-artekaria da. “Oso gogoko dudan lana da. Oso ondo daramat lan bizitza eta kargu politikoak uztartzea. Gainera, abantaila handia da lanpostua etxetik hurbil izatea”. Anak badu zer kontatu bere lanpostuaz “Nire oraingo lanpostua Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuarena da, izatez. Ni bere ordez nago. Beraz, ibilbide politikoa amaitzen duenean, hemen du lanpostua, Kortezubin”.

Hormaetxeri EAJ-PNVrekiko harremanaz galdetzen zaionean dir-dira berezia agertzen zaio begietan, eskuak dantzan hasten zaizkio eta bere familiak bizi izandakoak kontatzen ditu. “Goitik beherako jeltzaleak gara” esan du. “Birraitite EAJren alkateorde izan zen Ajangizen Guda Zibila baino lehen,eta horrek eraman zuen Francoren zigorra jasotzera. Asuncion Txopitea amuma, Emakume Abertzale Batzakoa zen eta harria baino gogorragoa, beti egon zen euskal kausaren alde eta, jakina, aita eta ama, alderdikide bikain bi, ez dute galdu manifestazio edo Alderdi Egun bakar bat, Aralarren hasita eta Forondara heldu arte” esan du. Iragan hori bizkarrean, 1988an EAJ-PVNren alderdikide egitea erabaki zuen. Ordutik aurrera Uri Buru Batzarraren idazkaria izan da eta zinegotzia 2011-2015 legegintzaldian eta oraingoan. “Gaur egun Gernika-Lumoko Pertsonal sailaren arduraduna naiz eta duela egun batzuk Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidente izendatu naute”.

Ana ezkondua da eta seme bat, Jon, 18 urtekoa, eta alaba bat, Leire, 16 urtekoa dauzka, biak dira kirolzaleak: Jon Gernikako Futbol Taldean dago eta Leire Gernikako KESB taldekoa da. “Zer esango dut asteburuez, biekin handik hona. Seme-alaben kirola emozio handiz ikusten eta bizi dut”. Zaletasun horrek Gernikako KESB-eko zuzendaritza taldeko kide izatera eraman du. “Gure udalerrian kirol esparrua oso bizia da: futbola, saskibaloia, errugbia, atletismoa... gazteen eta ez hain gazteen parte hartzea oso handia da” esan du. Athletic eta hiribilduko futbol taldeak maite ditu, eta koadrilarekin irteteko tarteak ateratzen ditu. “Afariren eta bazkariren bat ere bai. Orain asko irakurtzen dut, aspaldiko partez egiten ez nuena” esan du.

“Transferitu gabeko eskuduntzak EAEra ekartzea eta euskal hiritargoaren ongizatean eragina ekarriko duten hobekuntzak lortzea” hori da Anak bere buruari ezartzen dion helburua, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan diputatu irteten bada.

  • Pelikula: Ofizial eta zalduna
  • Liburu bat: Kaixo, gogoratzen nauzu?, Megan Maxwell-ena
  • Telebistako serie bat: Cheers
  • Kirolari bat: Miguel Indurain
  • Artista bat: Pablo Picasso
  • Idazle bat: Megan Maxwell
  • Aktore/aktoresa: Richard Gere
  • Pertsonaia historiko bat: Gandhi
  • Erreferente politikoa: Xabier Arzallus
  • Gurari bat: Independentzia
  • Telefonoko aplikazioa: WhatsApp
  • Atsotitza: Eguraldi txarrari aurpegi ona
  • Eman dizuten aholkurik onena: Ni neu izan nadila, gertatzen dena gertatzen dela

Bideoak...