Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Almudena Otaolak pasioa dauka bihotzean politikari dagokion guztiaz hitz egiterakoan; legeak egiteko esparruari dagokionez zein gizartearen zerbitzura egoteko ikuspuntutik. Hori dela eta, betidanik saiatu izan da bere eskualdean egiten diren gauza guztietan parte hartzen, eta horregatik alderdikidetu zen bere herrian, Okondon.
1973ko abuztuaren 27an Bilbon jaio arren, Otaolak “arabar” dauka bere burua. Izan ere, Okondon, aitaren jaioterrian hazi zen. Ama zuazarra du eta duela 13 urte Laudiora, senarraren herrira joan zen arren “Okondo beti izango da nire herria, Euskal Herri osoko herririk ederrenetakoa”. Dena dela, “bihotza zatituta” duela aitortzen du.

OHO Laudioko Menendez Pidal ikastetxean egin zuen, Batxilergoa Gueñesen eta UBI Bilbon, Zuzenbide ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin baino lehen: “Gogorapen bikainak ditut ordutik; esate baterako, Eusko Jaurlaritzaren sailburu ohi Javier Cañok Foru Zuzenbide eskolak eman zizkidan, benetan maite dudan gaia”. Hiru master eta beste horrenbeste graduondo ditu eta Lan Zuzenbidea da gustukoen duen gaietako bat, hori ere bada bere lanbidea. “Nagusiki enpresa ezberdinetako arlo juridiko eta laboraletan egin dut lan. Politika pasio dut baina inoiz ez naiz politikatik bizi; beti jardun izan dut esparru pribatuan” gaineratu du.
Senide eta ezagunek diote konpromiso sendoak dituela, langile eta ekintzailea dela eta gauza guztien alderdi ona ikusten dakiela. “Ezagun batek lurrin bat egin zuen eta bere hitzetan ni bezalako zintzoa eta bizia da” esan du barreka. Ibon senarrak eta Jon eta Julen, 10 eta 7 urteko semeek Almudenak politikaz sentitzen duen pasioa onartzen dute eta berak beste horrenbeste egiten du bere hiru mutilen futbolzaletasunarekin: “Ez dago beste aukerarik; dena dela, mutilak txikiak dira eta oraindik gauza asko egiten ditugu elkarrekin” esan du pozez beterik.
Euskalduna da, lorezaintza eta sukaldaritza zalea, esparru horiek ondo ezagutzeko ahaleginak egiten ditu etengabe. “Gero eta gehiago ikasten saiatzen naiz” esan du. Teknologia berriak ere ondo erabiltzen ditu eta Twitter sareari oraindik “puntua” hartu ez dion arren, oso aktibo dago Facebook-en.
Aitite izan zuen Ramón Otaola Aranzadi, Francok errepresaliatu zuen abertzalea, eta Alejandro Otaola Aranzadi EAJ-PNVren batailoiko gudaria izan zuen aitite-osaba. Haren eta Galíndezen hilobiak zabalik daude oraindik Okondon. Deustuko Unibertsitatean hasi zen gai politikoez interesatzen. Errekaldeko batzokian 1991 urtean egin zuen bere lehen alderdikidetze eskaria. “Batzokiaren leku aldaketa garaian izan zen eta behin betiko alderdikidetza nire herrian egin nuen 2004 urtean”. Ordutik aurrera, lau urtez Okondoko zinegotzi kargua izan du. Une honetan UBBko kidea da eta Arabako Batzar Nagusietako ahaldun, bere bigarren legealdian.
Bere hurrengo erronka izango da Senatuko aulkiaz jabetzea. 1989 urtetik EAJ-PNVk ez du arabar senataririk izan, azkena Ramón Bajo izan zelarik. “Umezurtz gaude harrezkero, PP eta PSE alderdikoak Arabaz ahaztu egiten direlako Euskaditik irteten direnean”. Salatu du. “Nire egitekoa izango da Araba eta Euskadiren interesak defendatzea; agenda politiko eta legegilean oso gai garrantzitsuak daude hurrengo lau urteotarako” iragarri du.
Araba
2016/06/23