Alderdi demokratiko,anitz, parte hartzailea, ez konfesionala eta humanista da.
Alderdiaren gaineko informazio guztia: hasieratik gaur egunera arte.
Ezagutu ezazu Batzar Nagusiari buruzko informazio osoa.
Hainbat dira web atari honetan parte hartzen duten udalerriak: Beren eguneroko albisteak esaten dizkigute beren blogaren bitartez.
Gure jendearen blogak.
Har ezazu parte, zure iritzia, etab...jakin nahi dugu.
Aitor Esteban da, gaur egun, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerenda-burua. Ezagun batzuk Esteban deskribatzerako orduan esaten dute gizon “buru argia, arina eta diziplinatua” dela, eta “sinesten duen zerbaitetaz hitz egiten hasten denean, plazerra dela berari entzutea”. Hain zuzen ere, Zuzenbidea da bere gairik gustukoenetakoa. Zuzenbidean Doktore egin zen Deustuko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko irakasle izan zen Zuzenbide Konstituzional Alderatua eta Euskadiko Erakunde Sistema ikasgaietan.
Aitor Esteban da, gaur egun, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerenda-burua. Ezagun batzuk Esteban deskribatzerako orduan esaten dute gizon “buru argia, arina eta diziplinatua” dela, eta “sinesten duen zerbaitetaz hitz egiten hasten denean, plazerra dela berari entzutea”. Hain zuzen ere, Zuzenbidea da bere gairik gustukoenetakoa. Zuzenbidean Doktore egin zen Deustuko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko irakasle izan zen Zuzenbide Konstituzional Alderatua eta Euskadiko Erakunde Sistema ikasgaietan.
Bilbon 1962an jaioa, Estebanek bizitzako lehen urteak eta gaztaroa Bizkaiko hiriburuan eman zituen. Lehenengo, Mariaren Bihotza ikastetxean ikasi zuen eta Batxilergoa Institutu Zentralean egin zuen unibertsitatera iritsi arte. Urte zoriontsuak izan ziren haiek, eta ikasketak EAJ-PNVren baitan izan zuen bizitza politikoarekin uztartu zituen. 16 urterekin talde jeltzaleko alderdikide egin zen eta urte batzuk geroago, 20 urterekin, EGI gazte erakundearen Aberri Kontseiluko Idazkari Nagusi izendatu zuten.
Euzko Abertzaleak taldearen oraingo bozeramailearen ibilbidea luzea eta zabala da. Madrilen hasi aurretik, Aitor Esteban Bizkaiko Foru Aldundian aritu zen eta bertako Presidentziako idazkari nagusi eta bozeramaile izan zen 1991 eta 1995 urte bitartean; hurrengo bi legealdietan, 1995 eta 2003 urte bitartean, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan zen eta 2004 urtean Diputatuen Kongresura iritsi zen. Bertan izan da Batzorde Konstituzionaleko bozeramailea, Hezkuntza batzordekoa, Kanpo Ekintza batzordekoa eta Kultura batzordekoa. 2008 urtean Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondoko izendatu zuten eta 2013 urtean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzara joan zenean, EAJ-PNVren taldeko bozeramaile bihurtu zen.
Sortzez bilbotarra den arren, Esteban zeberioar egin da adopzioz; bertan sortu du familia emaztearekin eta bi semeekin. “25 urtetik gora daramatzat herri zoragarri eta lasai honetan. Ohetik altxatzean Gorbeia ikusteko zoriona duten horietako bat naiz” esan du. Aniztasuna eta txikitasuna estimatzen dituela aitortu ditu “sarri askotan, txikia izaten da handiena” eta maite ditu hizkuntzak “bereziki hizkera ezberdinen soinua”.
Zuzenbideaz, politikaz eta familiaz aparte, Aitor Estebanek badu beste zaletasun batzuetarako denbora. Kirolzalea da “bereziki errugbia eta, zelan ez, Athletic taldea; onean eta txarrean” esan du barreka. Eta, bestetik, Amerikako indiarren tribuak ditu gustuko. “Zaletasuna baino, adikzioa da” esan dute ingurukoek. Izan ere, aditua da Amerikako indioen kulturan eta beren legeri berezia ikertu eta aztertu du. Gutxiengo indigenen irakasle izan zen Deustuko Unibertsitateko Antropologia departamentuan eta Nazio Batuen erakundeak Herri Indigenei zuzendutako Giza Eskubide Prestakuntza Egitasmoan. Estebanek lortu zuen Espainiak Herri Indigena eta Tribuei buruzko OIT 169 Hitzarmena berrestea.
Etengabe ari da ikerketa lanean: “Gogoko ditut antzinako mapak, agiriak eta paperak”esan du. “Lagunek barre egiten dute nire liburutegia ikustean, heren bat Euskadiri buruzko liburuek hartzen dutelako, beste heren bat Zuzenbideari buruzkoak direlako eta bestea indigenei buruzkoa delako” argitu du. Hain zuzen be, oroimen historikoa ere bada bere pasioetako bat “Ohikoa da jantokiko mahaia erbesteratu eta hobiei buruzko informazioaz,plano, eskutitz eta abarrez bete duela ikustea …”, esan dute berataz ezagunek. Sarritan lankidetzan aritu izan da Sabino Arana Fundazioarekin eta Aranzadi Elkartearekin eta, besteak beste, ‘Goazen Gudari danok...’ Guda Zibilean abertzaleen parte hartzea azaltzen duen historia liburua egiteko prozesuan parte hartu izan du. Ildo beretik, ez du baztertu egunen batean liburu propioren bat argitaratzeko aukera “hasita daukadana amaitzeko denbora dudanean” iragarri du.
Bizkaia
2016/06/21
Bizkaia
2016/06/20