HAUTESKUNDE OROKORRAK 2016

Gorteetara eramango ditugu gure herriaren aldarriak

AGURTZANE LLANO

Toti Martínez de Lecea idazle gasteiztarrak oparitu zion irakurri duen azken liburua. ‘Enda izenburupean euskal mitologiaren gaia jorratzen du. Izan ere, tituluak berak, ‘enda’ hitzak, leinua, jatorria ekartzen du gogora. Seguruenik, Agurtzane Llanoren nortasuna azaltzeko lehen datua litzateke Aiala bailaran sustrai sakonak dituela, Artzeniega erdi aroko hiribilduan jaio baitzen 1977ko apirilean.

30 urterekin herrikideek bere udalerriko alkate izendatu zuten, bere hitzetan hori da “herrikideen beharrak asetzeko tresnak martxan jartzea helburu duen eta politika bizitzen duen pertsona baten ohorerik handiena”. Artziniegako alkate izan zen agintaldiko bi legealdietan (2007-2015) seme biren ama izan zen. Alkate lana amaitutakoan toki esparruko funtzionario lanera itzuli zen kultur kudeaketa arlora: ehuneko ehunean zerbitzu publikoa eskaintzeko bokazioa.

GEHIAGO IRAKURRI

Lehen ikasketak Arteko Gure Ama ikastetxean egin zituen eta txikitatik erakutsi zuen futbolerako joera, bere lehen ikastetxeko futbito zelaian jolastea gustatzen zitzaion lehenengo jolastorduetan eta geroago jardun profesionalago batean. Artziniegatik irten eta Amurrioko Zaraobe institutuan ikasi zuen eta handik joan zen Deustuko Unibertsitatera Pedagogia ikasketak egitera.

Bokazioak gidatuta pedagogo egin zen arren ordezkaritza publikoan jardun izan du, besteak beste EUDELen (Euskal Udalen Elkartea) Arabako Herrialde Batzordean eta Arabako Finantza Batzordean (Cetalfa), biak 2011 eta 2015 urte bitartean.

Historiazalea da, bereziki antzinako zibilizazioekin zerikusia duten gaiak interesatzen zaizkio. Bidaiatzea ere badu gustuko. Zaletasun biak uztartuz, gogoan du oraindik Faraoien herrialdera egin zuen bidaia. “Egipton ikusi nuen zibilizazio hartaz irakurri nuen guztia; bizitzako bidaiarik onena izan da”.

Euskalduna da kemenak,konpromisoak eta asmoak gidatuta, eta horiek dira,hain zuzen, Agurtzane Llanok pertsonaren garapen oso baterako ezinbesteko jotzen dituen baloreak. Agurtzanek maite du bere familiarekin gozatzea. Amama gogoratzen du eta bizitzan eman dioten aholkurik onena berak eman ziola esan digu “erabaki zailen bat hartu baino lehen, utzi egun bat pasatzen”. Agurtzaneri hortik datorkio, seguruenik, aurpegian erakusten duen lasaitasuna.

  • Pelikula: Zaila da bat aukeratzea, momentua, lekua eta konpainiaren arabera aukeratuko nuke
  • Liburu bat: Enda, Toti Martínez de Lezea
  • Telebistako serie bat: Ez dut telebistarik ikusten
  • Kirolari bat: Kirolari paraolimpikoak, erakusten duten konpromiso,kemen eta ahaleginagatik
  • Artista bat: Aretha Franklin
  • Idazle bat: Bernardo Atxaga
  • Aktore/aktoresa: Aitor Mazo
  • Pertsonaia historiko bat: Marie Curie
  • Erreferente politikoa: Juan José Ibarretxe
  • Gurari bat: Zoriontsua izatea
  • Telefonoko aplikazioa: Euskadi Basque Country Turismo
  • Atsotitza: Koloretako arrainez trufa zaitez pirañek ezpainak margotzen dituztenean
  • Eman dizuten aholkurik onena: Erabaki zaila hartu baino lehen, gutxienez utzi pasatzen egun bat

Bideoak...